60 urtez, Angeluarrak taldeak euskal kultura bizirik atxikitzeko jardun du Angelun, dantza, musika eta jarduera kolektiboen bidez. Herriko talde historiko eta enblematikoa da, eta elkarteak pasioz lan egiten du ondare hori transmititzeko baita gaurkotasunean bizirik mantentzeko.

Hilabetetan zehar, 300 laguntzaile baino gehiagok, 16 eta 85 urte bitartekoek, xede bera partekatu dute beren kultura bizirik mantentzeko eta elkarrekin haien irudirako ikuskizun bat eraikitzeko.

Ikerketa historiko eta dokumentazio lan handi baten emaitza da Angeluko Kabalkada eta kultura munduko artista eta profesional anitzen laguntza eskuratu du.

Argazki hauek abentura kolektibo honen lekuko dira: errepiketatik emanaldietara, oholtzako lehen urratsetatik beste uneetara, Angeluko Kabalkadari bizia eman zioten aurpegiak, keinuak eta emozioak kontatzen dituzte.

Angeluko Kabalkadaren argazkiak

Denen eskura den galeria

Argazkiak linean eskuragarri dira, norberak bere oroitzapenak erraz berreskura ditzan, ikus ditzan eta parteka ditzan.
Pantailan ikusteko arina izan dadin, irudiak 1000 pixeletako definizioan eskaintzen dira alde luzean, weberako egokitutako konpresio batekin.

Zuen argazkiak atxikitzeko

Irudi batzuk gorde nahi badituzu, argazkien inprimaketak ere salgai proposatuak dira. Hainbat inprimatze-formatu eskuragarri dira Kabalkadaren aztarna iraunkor bat gorde nahi dutenentzat. Argazkien inprimaketa tokiko argazki laborategi batekin elkarlanean gauzatua izanen da.

Kabalkadaren memoria eraikitzeko xedez

Galeria hau ez da oroitzapenak partekatu eta erosteko gune huts bat.

Proiektu zabalago baten parte da: Angeluko Kabalkadaren memoria bisuala osatzea eta ekimen honen ondarea etorkizuneko belaunaldientzat atxikitzea.

Argazkiek abentura kolektibo honen egiazko artxibo historikoa osatzeko xedea dute. Haien epe luzerako kontserbazioak lan espezifiko bat izango du.

Galeriak

Prestaketak

Angeluko Kabalkadaren prestaketak 2024an hasi ziren: bilkurak, dantza, musika eta antzerki errepikak, dendari lana, logistika,…
Segida irakurri

Gazte Kabalkada

Gazte Kabalkada 2026ko ekainaren 5ean, Angeluko Lerratokian Bere 60. urtemuga kari, Angeluarrak taldeak Gazte Kabalkada…

Segida irakurri

Argazki-galeria linean eskuragarri izanen da 2026ko azaroaren 23a arte.

Beraz, eskatzen dizuegu data hori baino lehen argazkiak ikustea eta zure eskaerak egitea, abentura loriagarri honen oroitzapena gorde ahal izateko.

Scroll to Top